telebista
22:30ean
Lehen kanporaketak, gaur, 'Tú al Norte y Yo al Sur' programan
EITB
Bi lehiakidek etxerako bidea hartu beharko dute. gaur gauean. ETB2ko reality-an.
Gaurtik aurrera, gero eta argiago geratuko zaie lehiakideei 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioa reality-a dela. Taldekide biri agur esango diete, kanporaketak hasiko baitira; talde bakoitzeko pertsona bat etxera itzuliko da. Ondorioz, urduritasuna nabaria izango da aste honetako saioan, eta barruan duten guztia erakutsi nahi izango dute, lehiaketan jarraitze aldera. Esperientziaz oraindik eta gehiago gozatzeko unea iritsi da, beraz.
Natalia Roigek Setenil de las Bodegas (Cadiz) izeneko herrira eramango ditu Euskal Herriko lehiakideak, 'Tú al Norte y Yo al Sur' programaren laugarren emanaldian; txerri eta urdaiazpiko iberikoari buruz jakin beharreko guztia ikasiko dute han. Horretarako, Corbacho familiaren laguntza izango dute, urdaiazpikoa mozten jaun eta jabe baitira. Ofizioa ikasteko gai izango ote dira euskaldunak?
Bitartean, Mendarora eramango ditu Gorka Aguinagaldek andaluziarrak, 900 kiloko harri bat nola arrastatzen den ikus eta ikas dezaten. Giza-froga talde baten laguntza izango dute horretarako. Zer jantzi mota eramango dute andaluziarrek indarrezko froga hori ikusteko?
Arratsaldean, esperientzia berriez gozatuko dute lehiakideek: andaluziarrak Oriora joango dira, idi-proba batean parte hartzera. Euskaldunek, berriz, Ardalesera bidaiatuko dute, espartzuarekin lan egiten duen pertsona bat ezagutzeko. Ondo moldatuko ote dira gure lehiakideak?
Reyes Prados da 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioaren aurkezlea, eta astelehenero dago ikusgai ETB2n, 22:30etik aurrera. Pausoka eta Pulso ekoiztetxeen elkarlana da, ETBn eta Canal Surren eskaintzeko.