Itxi

telebista

22:30ean

Dimisioa eman aurretik Quiroga non egon zen aztertuko du 'VS'k

EiTB

Egun-eguneko gai politiko eta sozialen inguruko sketch berri eta dibertigarriak eskainiko ditu Con el Cupo al aire atal berriak.

Gaur gauean, 'Vaya Semanita' saioak Con le cupo al aire atal berria eskainiko du, egun-eguneko gai politiko eta sozialen inguruko sketch berri eta dibertigarriez betetako saioa.

Hasteko, Euskadin hobekien gordetako sekretua aireratuko du osteguneko saioak: non egon da Arantza Quiroga dimisioa eman aurreko sei egunetan? Bitartean, EH Bilduk inork espero ez duen pertsona baten aldeko manifestazioa egingo du, eta horrez gain, Rodrigo Ratok 'Soy un truhán, soy un Ladrón' kanta abestuko du.

Rajoyk, bere aldetik, dantza egiteko ohitura hartuko du botoak lortzeko helburuarekin, FIFAko zuzendariek ordea, El Padrino-ri deituko diote.

Amaitzeko, Susana Diaz Andaluziako presidenteak 'Tú al Norte y yo al Sur' realityan parte hartuko du, eta saioak gainera, 'El Concierto Económico' kontzertua aurkeztuko du.

'Vaya Semanita' ostegunetan eskaintzen dugu, 22:30etik aurrera, ETB2n.

era, ETB2n.