telebista
Kirolak
Lau T'erdiko Txapelketako Xala-J. Retegi, arratsaldean, zuzenean
A.A.
EiTB
Tolosako Beotibar pilotalekuko jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
'ETB Kantxa' saioa Tolosako Beotibar pilotalekutik eskainiko da zuzenean gaur, 17:00etan hasita. Jaialdiko partida nagusian Xala eta Julen Retegi izango dira nor baino nor gehiago, Lau T'erdiko Txapelketaren barruan. Aurretik eta ondoren, binakako neurketa bana jokatuko dira: Berasaluze-Aretxabaleta / Victor-I. Zabala eta Arretxe-Larunbe / Olaetxea-L. Galartza. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute bertan gertatzen denaren berri.
16:00etan, ohi denez, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek. Eguerdian Loiun ospatutako Euskal Festaren nondik norakoak emango ditu Ibon Gaztañazpik. Orga, trontza eta Iparraldeko jokoak egingo dituzte bertan.
Azkentik, ETB4n, 20:30ean, zesta puntako San Fausto Torneoko finala izango da ikusgai: Goikoetxea-Garita / Egiguren II-Inza. Iñigo Aiestaranek egingo du kontakizuna Gotzon Enbil lagun duela.
agun duela.