telebista
12:00etan
Txiki Muñozi elkarrizketa, asteazkeneko 'En Jake' saioan
EITB
Horrez gain, ETAk behin betiko borroka armatua utzi zuela lau urte pasa direnean, biktimen egoera aztertuko du saioak.
-
Txiki Muñoz
Xabier Lapitzek egunero ETB2n aurkezten duen goizeko 'En Jake' magazin berriak Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusia izango du gonbidatu asteazken honetan, eta berarekin egun-eguneko gizarte eta politika gaien errepaso zehatza egingo du kazetariak.
Bestalde, ETBk behin betiko borroka armatua utzi zuela lau urte bete diren aste honetan, biktimen egoera aztertuko du saioak, eta Arantza Ruiz kazetariak gaiaren inguruko datu guztiak emango ditu.
Saioan gainera, Iker Merodio, Iñaki Iriondo, Alberto Surio eta Leticia Comerón kolaboratzaileek parte hartuko duten solasaldi mahaian aktualitatea aztertzeko.
'En Jake' astelehenetik ostiralera eman ohi da 12:00etatik aurrera ETB2en.
aurrera ETB2en.