telebista
22:30ean
'Minuto a Minuto' Madrilen, hauteskundeak izateko bi hilabetera
EITB
Diputatuen Kongresuan, legealdiko azkeneko osoko bilkura jarraituko du saioak eta talde guztietako euskal ordezkariekin hitz egingo dute.
'Minuto a Minuto' Madrilera joango da asteazken honetan, eta Diputatuen Kongresuan, legealdiko azkeneko osoko bilkuran izango da. Bertan, datorren hauteskundeetako hainbat protagonistekin egingo du topo Aintzane Bolinagak.
'Minuto a minuto'ko kameren aurrean, Aitor Esteban (PNV), Sabino Cuadra (Amaiur), Odon Elorza (PSE), Leopoldo Barreda (PP) eta Rosa Diez (UPyD) diputatuek euren iritzia emango dute datorren hauteskundeen inguruan.
Horrez gain, Nafarroako presidente hautatu zutenetik Uxue Barkosek Madrilen egingo duen lehenengo agerpen publikoan elkarrizketa egingo diote.
Bestalde, Miguel Angel Aguilar kazetariak, Ahora egunkari berriaren datu guztiak aurkeztuko ditu. Platoan gainera, Javier Vizcaíno, Alberto Pradilla eta Ramón Gorriarán kazetariak egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldi mahaiaren inguruan.
'Minuto a Minuto' asteazken honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.