telebista
21:45ean
Legorretan izango da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi'
A.E.
EiTB
Hainbat herritarrekin hitz egingo dute Zuhaitzek eta Pagadik herria hobe ezagutzeko.
Pagadi eta Zuhaitz Goierriko Legorreta herrira iritsiko dira gaur, bertako hainbat herritarrekin eguna pasatu eta herria hobeto ezagutzeko asmoz, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.
Iritsi bezain laster, Pagadik Legorretako kale garbitzailea ezagutuko du, Algeciraseko emakume bizi eta alaia. Herriko plazan dagoen dendatxoa ezagutzera gerturatuko da, eta bertan topatuko ditu dendako arduradunak, fundamentu handiko bi ahizpa. 1.600 kiloko idia hazten ari den harakin legorretarrarekin ere egongo da Pagadi, eta kirol pixka bat egiteko parada ere egingo du du, pilates saio bat eta pisu jaurtiketa. Eguna Legorretako terraza batetik etxafuegoak jaurtitzen amaituko du errealzale amorratu baten laguntzarekin.
Bere ametsa bete duen emakume batekin solasean hasiko du eguna Zuhaitzek: autobus gidari bihurtzea lortu duen emakume bat. Ondoren, babarrunak landatu eta haiekin hamaika sari irabazi dituen bikotea ezagutuko ditu. Haiek kontatuko diote zer behar duen babarrun batek txapeldun izateko. 87 urteko emakume elegante eta alai batekin, txokolate bero eta goxo bat dastatzera joango da jatetxe polit batera, eta amaitzeko, etxeko balkoian topatuko duen emakume bati ile orrazkera konpontzeko mesedea eskatuko dio Zuhaitzek.
'Herri Txiki, Infernu Handi' 21:45ean dago ikusgai ETB1en.