telebista
Zuzenean
Laboral Kutxa-Olympiacos, arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Horrez gain, arratsaldean Tolosan jokatutako Bengoetxea VI eta Artolaren arteko Lau t'erdiko Txapelketa partida eskainiko du Euskal Telebistak.
Laboral Kutxa eta Olympiacos taldeen arteko Euroligako partida eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean. Taldeok txapelketa kontinentalean jokatuko duten bigarren jardunaldia da eta arratsaldeko 20:30ean hasiko da Buesa Arena pabiloian. Asier Arangurenek, Josean Aldaurrek eta Juan de la Vegak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.
Saskibaloi partidaren ondoren, arratsaldean Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako jaialdia izango da ikusgai. Lehendabizi, Oinatz Bengoetxea eta Iñaki Artola pilotarien arteko Lau T'erdiko Txapelketako partida eskainiko dute. Ondoren, Ezkurdia-Merino I eta Aritz Lasa-Rezusta bikoteek jokatuko duten norgehiagoka izango da ikusgai. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Iban Bengoetxea izango dira 22:15ean hasiko den emanaldiaren kontakizunaren arduradunak ETB1en eta eitb.eus-en.