telebista
22:30ean, ETB2n
Marmitakoa eta 'txirigotak', gaur gauean, 'Tú al Norte y Yo al Sur'en
A.A.
EiTB
Lehiakide euskaldunek Cadizko 'txirigotak' ezagutuko dituzte, eta eszenatokira ere igoko dira, emanaldi baterako. Bestalde, andaluziarrek Getariako marmitako txapelketa batean hartuko dute parte.
Cadizko 'txirigotak' eta marmitakoa izango dira gaurko protagonistak Reyes Pradosek ETB2n aurkezten duen 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioan.
Lehiakide andaluziarrak Getariako festetan egiten den marmitako txapelketan parte hartzera animatuko dira. Bi taldetan banatuta egongo dira, eta txapelketa horretan parte hartzen duten lehiakideei laguntza eskatu behar izango diete plater euskaldun honen osagaiak ezagutzeko. Euripean, hegaluzea sukaldatzeko erronka izango dute andaluziarrek, eta epaileak konbentzitu beharko dituzte, saria irabazte aldera.
Bitartean, Andaluzian, lehiaketan jarraitzen duten sei euskaldunak Cadizera joango dira 'txirigotak' zer diren ezagutzeko, eta ekimenean parte hartzeko. Entseatu ondoren, Cadizko kaleetatik aterako dira, euren emanaldiaren inguruan jendearen erreakzioak batzeko.
Lehiakide andaluziarrek kalejira zer den ezagutuko dute. Pandero baten eta trikitixa baten laguntzarekin, abesti euskaldunak dantzatzeko aukera izango dute getariarren aurrean.
Azkenik, Ardalesera bueltan, lehiakide euskaldunek Bibliarekin lotura duen proba gainditu beharko dute. Andaluziako artzainek habaila erabiltzeko ohitura dute artaldea desbideratzea ekiditzeko. Euskaldunek habaila maneiatu beharko dute.
Horrez gain, saio amaieran bi lehiakide kanporatuko dituztem, astero bezala.
Gainera, Maialenek, pasadan astean kanporatua izan zen lehiakideak, sorpresa bat jasoko du Oiartzualdeko etxera ailegatzean.
Lehiakideek Ardaleseko eta Getariako bizilagunekin harremana estutu dute, eta gaurko saioan ikusi ahal izango dugu.
'Tú al Norte y Yo al Sur' Canal Sur et ETBrako Pausoka eta Pulsoren produkzioa da. Astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.