Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

Kataluniako egoera aztergai, gaur gauean, 'Minuto a Minuto' saioan

EITB

Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusia eta David Fernandez CUPeko bozeramailea izango dira gonbidatu Aintzane Bolinagak aurkezten duen saioan.

Gaurko 'Minuto a Minuto' saioak Kataluniako egoera politikoa izango du hizpide, eta azken asteetan izan diren gertakariak errepasatuko ditu. Horretarako, Josep Rull CDC alderdiko koordinatzaile nagusia eta David Fernandez CUPeko kidea elkarrizketatuko ditu Aintzane Bolinagak.

Hainbat arrazoirengatik jarraitzen du Kataluniak begirada guztien erdian. Parlamentua eratu ondoren, presidente berria izendatzeko akordioa lortzea oso zaila izango dute indar politikoek, eta, horrez gain, ustelkeria kasuek asko zikindu dute egoera politikoa.

Saioak, gainera, hainbat adituren partaidetza izango du solasaldian, Kataluniako egun-eguneko egoeraren gaineko datu ugari emateko: Fransesc Moreno (Kataluniako Elkarte Zibila), Eduardo Virgala (Zuzenbide Konstituzionalean katedraduna EHUn), Martxelo Otamendi (Berria egunkariko zuzendaria) eta Alberto Ayala (El Correo egunkariko zuzendariordea).

'Minuto a Minuto' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

B2n.