Itxi

telebista

22:00etan

Aulestin izango da 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa, gaur

EITB

Zuhaitzek eta Pagadik herri bizkaitarraren hainbat istorio ezagutuko dituzte, bertoko bizilagunen eskutik.

0:21

Aste honetan Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Bizkaiko Aulesti herrixka bisitatuko dut 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.

Zuhaitzek Zarrabenta jatetxean ekingo dio egunari. Jatetxe hori herritar guztien topagunea da eta Aulestiko familia batek kudeatzen du aspalditik. Barran nahiz sukaldean etengabe lanean ibiltzen den emakumeak, jatetxe bat fundamentuz nola eraman behar den erakutsiko dio Zuhaitzi, eta haren koinatak, Guijueloko urdaiazpikoa nola moztu behar den azalduko dio. Maila handiko irrintzilariak dituen herria da Aulesti eta irrintzi on baten sekretuak ezagutuko ditu Zuhaitzek. Down sindromea duen gazte jator batekin, pilotan arituko da eta ondoren, Aulestiko 85 urteko hiruki batzuekin elkartuko da haien istorioa ezagutzeko. Santa Eufemia ermitan, mendi puntan, amaituko du eguna Zuhaitzek, eta bertara iristeko dauden 222 eskailerak igotzen ari den emakume batek gerriko mina kentzeko sekretua kontatuko dio.

Pagadik zaldi-probatan ibiltzen den Bizkaiko neska bakarra ezagutuko du, eta baita haren zaldiak. Ondoren, Aulestiko Zubero auzora hurbilduko da eta amarekin ederki bizi den 40 urteko gazte bat eta bere laguna ezagutuko ditu. Golf makilkada batzuk ere emango ditu golf pilotak ahoarekin jasotzen dituen txakur baten laguntzarekin, eta gero, telegrafista moduan itsasontzi handietan urtetan lan egindako aulestiar bat ezagutuko du. Morse hizkuntza ikasteko eta praktikatzeko parada izango du Pagadik gizon jator honi esker. Amaitzeko, Aulestiko Sobra txapelduna ezagutuko du. Lora-sortak izen horrekin ezagutzen dira Aulestin, eta urtero egiten da herrian txapelketa.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB1en.

g>en.