Itxi

telebista

Zuzenean

'Gaur Egun Kirolak' saio berria, ETB1en

A.A.

EiTB

ETBren kirol eskaintza indartzera datorren tarte berria eguerdiko albistegiaren aurretik izaten da ikusgai aste barruan, eta gauetan, larunbat eta igandeetan.

ETBren kirol eskaintza indartzera datorren 'Gaur Egun Kirolak' saio berria estreinatu du ETB1ek. Albistegi barruko kirol tartearen osagarria izango den ordu erdiko saio honek kirol informazioa jorratuko du patxada handiagoz, baina modu arin eta freskoan.

'Gaur Egun Kirolak' saioa zuzenean egiten da egunero, EiTBren Bilboko egoitzatik. Astelehenetik ostiralera eguerdiko albistegiaren aurretik izan ohi da ikusgai, eta larunbatetan eta igandeetan, gauerdia baino lehen.

Edukiari dagokionez, futbol eta saskibaloi txapelketa nagusien berri emango dute: Lehen eta Bigarren Mailako Liga, Champions, Europa League, Errege Kopa, Emakumeen Liga, Endesa Liga, Euroleague, Eurocup…

Pilotan, urteko hiru hitzordu nagusiak (Buruz Burukoa, Binakakoa eta Lau t'erdikoa) eta feria garrantzitsuenak ez ezik, erremonteak, palak eta zesta-puntak euren tartea izango dute. Eta jarraipen berezia egingo diete txirrindularitzari (World Tourreko lasterketak, ziklo-krosa…), arraunari eta herri kirolei.

Padela, mendiko lasterketak, surfa, gimnasia, alpinismoa, tenisa, auto eta moto lasterketak, atletismoa, errugbia, eskubaloia, nazioarteko kirola… Kirolzaleentzat interesgarria izan daitekeen informazio oro gure ikuspegitik landuko dute erreportaje eta elkarrizketen bitartez.

'Gaur Egun Kirolak' saioa aurkezten, Sara Gandara aritzen da astelehenetik asteazkenera; Ana Ramos, ostegun eta ostiraletan; Jon Elortza, larunbatetan, eta Txemi Galarraga, igandeetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista