telebista
12:00etan
Aitor Esteban EAJko diputatua, gaur, 'En Jake' saioan
EITB
Egun-eguneko egoera politikoa aztertuko du gonbidatuak, Xabier Lapitzen galderei erantzunez.
Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramailea, Aitor Esteban, 'En Jake' saioan izango da gonbidatu gaur goizean, eta Xabier Lapitzek eta kolaboratzaileek egun-eguneko gai politikoen inguruan galdetuko diote. Solasaldirako mahaiaren inguruan, Martxelo Otamendi, Andoni Unzalu, Pelayo Serrano eta David Hernandez bilduko dira.
'En Jake' egunero izaten da ikusgai, 12:00etatik aurrera, ETB2n.
ETB2n.