Itxi

telebista

16:20ean

'La red social' pelikula, arratsaldean, ETB2n

David Fincherrek zuzendutako filma Ben Mezrichek idatzitako The Accidental Billionaires liburuan oinarritzen da, eta Facebook sare sozial ezagunaren istorioa kontatzen du.

Euskal Telebistako bigarren kateak La red social pelikula emitituko du gaur. David Fincherrek zuzendutako eta Aaron Sorkin gidoilariak idatzitako filmak, Facebook sare sozialaren sorkuntza eta garapena kontatzen du. Pelikula hau hainbat sariren irabazle izan zen, horien artean, hiru Oscar.

2003 urteko udazkenean, Mark Zuckerberg (Jesse Eisenberg) Harvard unibertsitateko ikaslea eta programazio jeinuak, Thefacebook izeneko ideia garatzen hasten da. Ikastetxe nagusi baten logelan hasi zen ideia, historiak ezagutu duen sare sozialik garrantzitsuenean bilakatu zen.

Hala ere, arrakastarekin batera arazo personal eta legal ugariak heldu ziren, bereziki, Facebookaren ideia beste ikasle batzuei lapurtutzearen salaketa, eta berarekin Facebook-a sortu zuen Eduardo Saverinekin (Andrew Garfield) izandako erlazio zurrunbilotsua.

La red social gaur izango da ikusgai, 16:20ean, ETB2n.