Itxi

telebista

Erreportajea

Haragiari buruz arituko da 'Objetivo Euskadi' gaur gauean

Osasunaren Munduko Erakundeak argitaratutako datuak ikertuko ditu ETB2n 22:20ean hasita.

'Objetivo Euskadi' saioak egunotan punta puntan egon den gai bat hartuko du gau gauean: haragia. Osasunaren Munduko Erakundeak haragia gehiegi jateak minbizia sor dezakeela argitaratu ondoren, gizartean puri purian dago gaia. Hori dela eta, gai honen inguruan gehien jakin dezaketenen iritzia bilduko du ETB2ko erreportaje saioak.

Juan Monasterio abeltzainarekin okelaren kalitateari buruz aritu dira. Bere ganadua nola zaintzen duen eta zer ematen dion jaten azaldu du. Ondoren, Paco Salazar harakinak eta honen bezeroek gaiari buruz duten iritzia azalduko dute. Eta azkenik, Berrizeko jatetxe batean izan da saioko lantaldea txuleta ongi nola egin behar den jakiteko.

Prozesatutako okelari buruz hitz egiteko, Thateque anaiekin izan da 'Objetivo Euskadi'; saltxitxa, txorizo eta gainerako produktuei buruz jakiteko asmoz.

Bestetik, haragia kaltegarria dela uste dutenekin ere bildu dira. Pedro Mari Bastegietak argi du ez duela okelarik jango. Horren zergatia azalduko du eta fruta eta barazkiak osasun eta zoriontasunaren atea direla azalduko du.

Iritzi batzuk eta besteak entzun ostean, Leila Perez nutrizionistak OMEren informeak sakonean zer esaten duen azalduko du eta osasuntsu jateko zer egin behar den esango digu. Horrez gainera, Gurutzetako ospitaleko Onkologia Saileko buruari, Guillermo Lopez Vivancori, ere galdetuko diote iritzia.

'Objetivo Euskadi' 22:20ean hasiko da ETB2n eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista