Itxi

telebista

Gaur, 12:00etan

Bilboko metroaren 20. urteurrenari buruzko 'En Jake' saio berezia

EITB

Xabier Lapitzek eta bere kolaboratzaile taldeak San Mameseko metro-geltokitik egingo dute saioa. PSE-EEko Idoia Mendia izango dute gonbidatu.

Bilboko metroaren 20. urteurrenaren harira, San Mameseko metro-geltokitik egingo dute gaur 'En Jake' saioa. Xabier Lapitz eta bere kolaboratzaile taldea –Olatz Barriuso, Juan Mari Gastaca eta Josune Ariztondo– metroan kokatuko duten mahaiaren inguruan bilduko dira egun-eguneko gai politikoak aztertzeko. Halaber, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia izango dute gonbidatu.

Horrez gain, Jose Alberto Pradera Bizkaiko ahaldun nagusi ohi eta Metro Bilbao proiektuaren bultzatzailea elkarrizketatuko dute, metroaren lehenengo urteak nolakoak izan ziren gogoratzeko. Gainera, zuzenean bat egingo dute metroko puntu ezberdinekin.

'En Jake' gaur, 12:00etatik aurrera, ETB2n ikusgai.