Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Aintzane Ezenarro, Gorka Landaburu eta Marta Buesa, 'Minuto a Minuto'n

EITB

Memoriaren Eguna hizpide hartuta, saio berezia aurkeztuko du Aintzane Bolinagak.

Memoriaren Eguna hizpide hartuta, Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora institutuko zuzendaria izango da 'Minuto a Minuto' saioan gonbidatu, gaur, 22:30etatik aurrera, ETB1en.

Horrez gain, Gorka Landaburu, kazetari eta ETAko biktima; Carmen Galdeano, GALek hildako Xabier Galdeanoren alaba; Jone Goirizelaia, abokatua; Kike Santaren, Deia-ko kazetaria; eta Iker Uson, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Baketik elkarteko kidea, izango dira saioan.

Bestalde, Marta Buesarekin arituko dira 'Minuto a Minuto' saioan, Adi-Adian biktimen testigantza jasotzeko proiektuan izan duen partaidetzaren inguruan. Halaber, ekimen horretan parte hartu duten Begoñazpi ikastolako ikasle eta irakasleekin ere izango dira.

Asier Sanchez, bere aldetik, bortizkeriaren erabilpenaren inguruan arituko da unibertsitate ikasleekin, eta Juan Carlos Etxeberriak Borja Ventura elkarrizketatuko du, Guztiak liburuaren argitalpena hizpide hartuta.

'Minuto a Minuto' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

/p>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista