telebista
Gaur, 22:30ean
Azken ordua Parisetik eta sexu-abusuak haurtzaroan, 'MAM’en
Gainera, Juan Carlos Etxebarria, frantziako hiriburuan bizi diren hainbat euskaldun ezagunekin mintzatuko da.
Gaur gauean, 'Minuto a Minuto' saioak azken ordua eskainiko du Parisetik. Gainera, Juan Carlos Etxebarria kazetaria Frantziako hiriburuan bizi diren hainbat euskaldun ezagunekin mintzatuko da.
Platoan, Iñaki Anasagasti (PNV), Sabino Cuadra (Amaiur), José Antonio Pastor (PSE-EE), Gorka Maneiro (UPyD) eta Eduardo Maura (Podemos) egongo dira, gaurkotasun politikoa aztertzeko. Horrez gain, Juan Carpalsoro Euskal Herriko fiskal nagusia saioan izango da.
Saioaren bigarren atalean, haurrei egindako abusu sexualen kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, haurtzaroan zehar esparru familiarrean sexu-abusuak jasan zituzten zenbait pertsonen testigantzak ekarriko ditu Asier Sanchezek.
Gainera, Carmen Escudero psikologoa izango da platoan, bere testigantza lehenengo pertsonan emango duen biktima batekin batera.
'Minuto a Minuto' Aintzane Bolinagak zuzentzen eta aurkezten duen saioa asteazkenetan ematen da, 22:30ean, ETB2n.