telebista
Urteurrena
Sonrisas y lágrimas filmaren promozio iragarkia grabatu zen
EITB
Redacción
"Do-Re-Mi" kantaren koreografia dantzatu zuten ETBk antolatutako flashmob arrakastatsuan
Martxoaren 7an emango da Sonrisas y lagrimas, aurten 45 urte betetzen dituen filma, Euskal Telebistan eta promozio iragarkia grabatzeko asmoz, Flashmob arrakastatsu bat antolatu zuen ETBk Max Center merkataritza-gunean.
Flashmob-a antolatutako ekintza bat da; bat-batean, leku publiko batean pertsona talde bat biltzen da, ez ohizko zerbait egiten du eta gero laster batean sakabanatzen dira.
ETBk antolatutakoan "Do-Re-Mi" kanta dantzatu zuten Barakaldoko Max Centerrean adin eta gisa guztietako 50tik gora parte-hartzailek. ETBko promozio taldeak dantzaldia grabatu zuen filmaren iragarkia lantzeko.