Itxi

telebista

Aurrerapena

Gurasoak nola hil ziren jakingo du Martinek gaurko 'Aitaren Etxea'n

A.A.

EiTB

Egia jakiteak ondorioak izango ditu Ireneren eta bien arteko harremanean.

0:59

Gaur, 'Aitaren Etxea' telesailean, Jose Ramonen ihesaldiaren ostean, Luisek bere mendekuarekin aurrera jarraituko du, eta Celaya hotela itxita dago. Hori dela eta, Celayatarren diru-iturria eten egin da, eta Pilarrek Auroraren janari-dendan lan egiteko erabakia hartuko du. Baina Luisen botereak atzapar luzeak ditu, eta Celaya familiari dion gorrotoa handiegia da.

Gainera, asteazken honetako atalean, Martinek egia mingarri bat entzungo du Luis Egañaren ahotik: orain bai, bere gurasoei gertatutako egia osoa jakingo du gazteak. Horrek, gainera, ondorio latzak ekarriko dizkie Martini eta Ireneri. Lehen aldiz, eta betiko agian, Martinek eta Irenek argi izango dute bien arteko harremana ezinezkoa dela. Izan ere, askotan, nahi izatea ez da aski iraganari ihes egiteko.

Lantegian, berriz, Albertok soldata murriztuko die langileei, argirik izan ez zen bi egunetan ezin izan zutelako lanik egin. Langileak ez dira neurri horrekin ados egongo, eta greba antolatzen hasiko dira. Baina 1956. urtean greba bat antolatzea arriskutsua zen benetan, eta Esteban medikuak Guardia Zibilak tiro egiteko agindua jaso duela entzungo du kontsultan. Hori jakinda, langileak bi taldetan banatuko dira: Tomasek grebarekin aurrera jarraitu nahi du, eta Inaxiok greba bertan behera utzi nahi du.

'Aitaren Etxea' telesaila gaur gauean, 22:10ean, izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista