Itxi

telebista

Umorea

Hauteskunde kanpainan jarriko du begia gaur 'Vaya Semanita'k

A.A.

EiTB

22:30ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en kanpainari eta politikariei buruzko umorezko esketxak izango dira ikusgai.

'Vaya Semanita' saioak abenduaren 20ko hauteskundeetan jarriko du begia gaur gauean. ¡El año que votamos peligrosamente! izena hartuko du gaurko saioak, eta hauteskunde kanpainari zein politikariei buruzko umorezko esketxak eskainiko dizkigute ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.

Hauteskunde kanpainan gertatu diren egoerak izango dituzte hizpide; besteak beste, azken eztabaida-saioan ikusi ez ziren irudiak erakutsiko dituzte, eta Rajoy eta Soraya protagonista dituen La bella y la bestia musikala eskainiko digute.

Horrez gainera, Caza al indeciso izeneko thrillera ere estreinatuko dute, politikariengandik ihes egin nahi duten herritarrei buruzkoa. Azkenik, Nekane Amaya ijito abertzaleak Durangoko azokan jarriko duen postua ere ezagutuko dugu.

Ostegunero bezala, eitb.eus-en eta ETB2n izango da ikusgai 'Vaya Semanita', 22:30ean hasita.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista