Itxi

telebista

Aurrerapena

Euskaldunak Andaluziara joango dira gaur 'TANYAS: El Encuentro' saioan

EITB

22:30ean hasita, Amets, Maialen, Ekain eta Jonpe Sevillara bidean ikusiko ditugu, han andaluziarrekin lehian aritzeko.

Bi saiotan Euskal Herrian nor baino nor gehiago aritu ondoren, Andaluziara egingo du salto gaur 'Tú al Norte y Yo al Sur: El Encuentro' saioak. Amets, Maialen, Ekain eta Jonpe joango dira bertara, han andaluziarrekin lehiatzeko eta Euskal Herrian izan zituzten porroten mendekua hartzeko.

Lehen erronka kriskitinak jotzea izango da. Andaluzian ohitura handia dute, baina lehiakide guztientzat lehen aldia izango da. Erronka oso berdinduta egongo da, beraz, eta grazia gehien nork daukan ikusi beharko da.

Segidan, Gines herrira joango dira guztiak, eta Rocioko Ama Birjinaren erromerirako gurdiak atontzen ikasiko dute bertan. Ondoren, tuna batekin kantuan eta dantzan ikusiko ditugu Giraldan.

Gastronomiak ere izango du lekua gaurko saioan. Gazpatxoa eta salmorejoa, Andaluziako bi plater ezagunenak, prestatzen ikasiko dute. Asmatuko ote dute?

Azkenik, hipikako proba bat ere gainditu beharko dute.

Pausoka etxeak ekoizten du 'Tú al Norte y Yo al Sur. El Encuentro', eta astelehenero izaten da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.