telebista
Abenduaren 26an
Final handian ezagutuko dugu ‘El Gran Salto’ saioko proiektu gogokoena
Abenduaren 26an egingo da final handia, eta orduan jakingo dugu zein den 'El Gran Salto' saioan lehian ari diren proiektuetako gogokoena.
Adela Ucarrek gidatuta, bost proiektu pertsonal ezagutzeko aukera izan dugu, esku artean duten enpresa bideragarri bihurtzea helburu dutelarik. Hiru adituren laguntzarekin, proiektuak hobetzen ahalegindu dira astero behar duten jauzia emateko. Bederatzi saio izan dira guztira, eta azken atala final handia izango da. Bi proiektu izango dira bertan lehian, eta bakarra izango da irabazlea. Aholkulariez gainera, epaimahai berezi batek aukeratuko du.
Halaber, final handi horretan jakingo dugu ikusleentzat zein den 'El Gran Salto' saioan lehian aritu diren bost proiektu horietako gogokoena; webgunean boto gehien zeinek jaso duen, alegia.
Ez galdu, beraz, 'El Gran Salto' saioaren final handia, larunbatean, abenduaren 26an, 22:00etatik aurrera, ETB2n.