Itxi

telebista

Hauteskunde Elkarrizketak

EH Bilduko Marian Beitialarrangoitiari elkarrizketa, gaur, ETBn

A.H. | EITB

EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izango dute ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian eta ETB2ko 'En Jake' saioan.

Gaur goizean, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izango da protagonista ETBko hauteskunde elkarrizketetan. Estepan Aldamiz-Etxebarriak 'Egun On Euskadi' ETB1eko saioan elkarrizketatuko du EH Bilduko hautagaia 09:00etan, eta Xabier Lapitzek  11:45ean hartuko du 'En Jake' ETB2ko saioan.

Horrez gain, bi saioetan, egun-eguneko gaien inguruan arituko dira solasean. 'Egun On Euskadi'n, Iker Bizkarguenagak, Esteban Antxustegik eta Felix Iriartek parte hartuko dute, eta 'En Jake' saioan, berriz, Yurdana Burgoak, Martxelo Otamendik, Aitor Guenagak eta Mikel Morenok. Xabier Lapitzek, gainera, Jose Maria Gay de Liebana ekonomialaria elkarrizketatuko du.