Itxi

telebista

Hauteskunde elkarrizketak

EAJko ordezkariei elkarrizketa, gaur, ETBn

A.H. | EITB

Jokin Bildarratz 'Egun On Euskadi' albistegian izango da gonbidatu eta Aitor Esteban ETB2ko 'En Jake'n egongo da.

Ostiral honetan, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Jokin Bildarratz EAJko ordezkaria elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, goizeko 09:00etatik aurrera. Xabier Lapitzek, bestalde, Aitor Esteban EAJko zerrendaburua Bizkaian elkarrizketatuko du 11.45etik aurrera, ETB2ko 'En Jake' saioan.

Horrez gain, bi saioek egun eguneko gaien inguruko solasaldia izango dute. 'Egun On Euskadi'n Iñaki Galdos, Mikel Aramendi eta Jagoba Alvarezek parte hartuko dute eta 'En Jake' saioan Iñaki Gonzalez, Gotzon Hermosilla, Juan Mari Gastaca eta Gorka Angulo izango dira.