Itxi

telebista

23:30ean

Mamia, pellet-a eta catering-a, gaur, 'Aquí Se Fabrica'n

A.H. | EiTB

Mamiaren jatorrizko errezeta prestatuko dute, pellet ekoizpena ezagutuko dute eta catering enpresa batean sartuko dira 15.000 pertsonari jaten emateko,

'Aquí Se Fabrica' saioa mamia sortu zen bailarara joango da gaur, Nafarroako Ultzamara, ardi esnez egindako jaki hau gertutik ezagutzera. Jatorrizko errezeta gordetzen duen lantegian ikusiko dute mamia nola egiten den. Bertoko lehengaiak erabiltzea, ingurumena zaintzea eta hondakinetatik birziklatutako energia erabiltzea ditu oinarri enpresak.

Eta energiarekin jarraituz, pellet-a izango dute hizpide. Duela zortzi urtetik erregai hau fabrikatzen duen Muxikako egur-enpresa batera joko dute. Biomasa dentsifikatuz sortzen den erregai honek 10.000 etxebizitza inguru berotzen ditu gaur egun.

Azkenik, Arrasaten kokatuta dagoen catering enpresa bat ezagutuko dute. Bertan, 15.000 lagunentzako janaria prestatzen dute. Prozesu osoa jarraituko dute, hasieratik amaierara. Jardunaldia goizaldeko hiruretan hasi ohi da. Bestalde, horrelako enpresa batek hainbat aldagai izan behar ditu kontuan: alergiak, intolerantziak edo arrazoi erlijioso zein dietetikoak.

'Aquí Se Fabrica' larunbat honetan emitituko da, 23:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista