Itxi

telebista

Emaitzen analisia

Hauteskunde ondorengo analisia, gaur, 'Minuto a Minuto' saioan

A.H. | EITB

Igandeko hauteskunde orokorren emaitzak aztertuko ditu sakonean Aintzane Bolinagak aurkezten duen saioa.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

ETB2k 'Minuto a Minuto' saio berezia eskainiko du, 22:30etik aurrera. Hauteskundeetan gertatutako guztia aztertuko du Aintzane Bolinagak aurkezten duen saioak, eta euskal alderdietako ordezkariak eta kazetariak izango dira oraingo honetan berarekin. Besteak beste, Aitor Esteban (PNV), Tontxu Rodríguez (PSE-EE), Leopoldo Barreda (PP) eta Naua Alba (Podemos) izango dira platoan.

Saioak, gainera, kaleko jendearen lehenengo erreakzioak bilduko ditu, eta euskal gizarteko hainbat pertsonaia esanguratsuren iritziak jasoko ditu; Mari Carmen Gallastegirena, Fernando Canalesena eta Arantza Urretabizkaiarena, besteak beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista