telebista
ETB1en eta ETB3n
Euskaldunan ospatutako Hiru3 Jaialdia eskainiko du ETBk
A.H. | EITB
ETBko 'Sorgintxulo' saioko Zurik, Torrek eta Gorritxok hartu zuten parte, musika, umorea eta magia osagai dituen ikuskizunean. ETB1en 24an eta ETB3n 25ean.
ETBko 'Sorgintxulo' saioko Zuri sorginak, Tor magoak eta Gorritxo galtzagorriak Hiru3 Jaialdian parte hartu zuten igandean, Bilboko Euskalduna jauregian. Euskal Telbistak musika, umorea, magia eta opariak nagusi izan zituen ikuskizuna eskainiko du ostegun honetan, abenduak 24, ETB1en, 16:00etan, eta ETB3n 22:00etan. Abenduak 25ean berriro emango da ETB3n, goizeko 10etan.
Hiru3 komunitatearen urteko hitzordu nagusia jaialdi eta ikuskizun bilakatu da. Abestiak, magia eta umorea izan zituen osagai nagusi, eta sorpresak ere bai. Gorritxoren lehengusua ezagutzeko aukera eta ezusteko bigarren bisita bat izan zuten Euskaldunan bildutakoek.
Gainera, Shin Chan eta Doraemon ere bertan egon ziren, eta umeek eta gurasoek argazkiak atera zituzten beraiekin.
zten beraiekin.