Itxi

telebista

11:45ean

Podemos-Ahal Duguko Eduardo Maurari elkarrizketa, gaur, 'En Jake'n

EITB

Horrez gain, CUPeko ordezkariekin elkarrizketa egingo dute Bartzelonatik zuzeneko konexioan.

Gaur goizean, Xabier Lapitzek Podemos-Ahal Dugu alderdiko Eduardo Maura elkarrizketatuko du ETB2ko 'En Jake' saioan, eta abenduak 20ko hauteskunde ondorengo egoera politikoa eta sortu daitezkeen akordioen inguruan galdetuko dio. Bestalde, Kataluniako egoeraren berri izango dute eta CUP alderdiko ordezkariekin elkarrizketa egingo dute Bartzelonatik zuzeneko konexioan.

Horrez gain, Pelayo Serrano, Carmen Carrón, Marian Beitialarrangoitia eta Natalia Rojo kolaboratzaileak solasaldi mahairen inguruan bilduko dira.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 11:45etik aurrera ETB2n.