telebista
14:00etan
Lehiakide dibertigarrienak, aste honetan,'Atrápame si puedes' saioan
A.H. | EITB
Gabon Zaharretako aste honetan, Patxi Alonsok aurkezten duen saiotik igarotako lehiakide dibertigarrienak izango dira.
'Atrápame si puedes' saioa berezia izango da aste honetan; izan ere, abenduaren 28tik urtarrilaren 1era, atal bereziak eskainiko ditu ETBV2n, ohiko ordutegian.
Denboraldi honetan, Patxi Alonsok aurkezten duen saiotik igaro diren lehiakide dibertigarrienak izango ditugu 2015ari agur esateko eta 2016aro ongietorria emateko: Aaron, Bilboko George Clooney; Maritxu, barre erraza duen moto-gidaria; Javi, naturaltasuna berezko duen lehiakidea; Maite, erretiratu ausartiena; Xabi, Galdakaoko festazalea; eta, Nai, Euskadiko patinatzaile animatuena.
'Atrápame si puedes' saioa, 14:00etatik aurrera emititzen da, astelehetik ostiralera, ETB2n.