Itxi

telebista

22:00etan

'Gure Kantuak Zugarramurdin' ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en

A.H. | EITB

Erramun Martikorenak eta Iruñeko Orfeoiak Zugarramurdiko kobazuloetan eskainitako ikuskizuna emitituko du 'Oholtzan' saioak, 22:00etan.

0:20

Zugarramurdiko kobazuloetan, Erramun Martikorenak eta Iruñeko Orfeoiak elkarrekin eskainitako kontzertua emitituko du ETB1eko 'Oholtzan' saioak, gaur gauean, 22:00etatik aurrera.

Mikel Markez, Jose Anjel Elizalde eta Baztango Dantzarien kolaborazioarekin, euskal kanta tradizionalen bilduma aparta eskaini zuten 'Gure Kantuak Zugarramurdin' ikuskizunean, eta 800 pertsona baino gehiago bildu zituzten kobazuloetan.

Euskal Telebistako ikus-entzuleek Urte Berri egunean ikuskizun paregabe honetaz gozatzeko aukera izango dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista