telebista
22:30ean
Harry Potter sagaren amaiera, gaur gauean, ETB2n
I.A.
Herioaren erlikiak izeneko filmaren azken izango da ikusgai, 22:30etatik aurrera.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Harry Potter sagaren azken bi atalak emitituko ditu asteburu honetan. Atzo gauean, Herioaren erlikiak I filma eman zuten; eta gaur Herioaren erlikiak II magoaren abenturei amaiera jarriko dien pelikularen txanda izango da. 22:30etatik aurrera izango da ikusgai.
Azken atal honetan, geratzen diren azken horrocruxak aurkitu eta suntsitu beharko ditu Harry Potterrek (Daniel Radcliffe), Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) agintearekin behin betiko amaitzeko. Horretarako, 17 urteko aztiak bidaia arriskutsua abiatuko du Erresuma Batuan zehar, Hermione Granger (Emma Watson) eta Ron Weasley (Rupert Grint) lagunekin. Voldemorten arima zatiak biltzen dituzten objektuak aurkitu beharko dituzte, baina ez dute batere zeregin erraza izango, alde ilunaren boterea gero eta handiagoa baita.