Itxi

telebista

22:15ean

'Aldana 1980. Explosión de silencio' lana, gauean, ETB2n

A.E./EiTB

1980an Enkarterri astindu eta Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeak kolokan jarri zituen atentatu odoltsuari buruzko 68 minutuko dokumentala.

0:21

'Testigo Directo' tartean, Aldana 1980. Explosión de silencio (Isiltasun eztanda) dokumentala izango da ikusgai gaur, 1980an Enkarterri astindu eta Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeak kolokan jarri zituen atentatu odoltsuari buruzko 68 minutuko dokumentala.

"Kontrolik gabeko talde parapolizial batek" Aldana tabernaren aurka egindako atentatuaren biktimen senideen hitzak eta sentimenduak jasotzen ditu, baita biktima izateko zorian egon ziren lekuko batzuena ere; Alonsotegi bertakoa zen Urkullu lehendakariarena berarena, esate baterako. Enkarterriko herritarrek auzolanean margotutako horma-irudia ere eztanda isil honen protagonista sinbolikoa da.

Kazetaritza-kalitate handiko lan honek 40 gizon-emakumeren testigantzak biltzen ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, 80ko hamarkadaren hasieran ospe handiko politikariak ziren Carlos Garaikoetxea, Xabier Arzalluz eta Txema Monteroren lekukotzak.  

Xabier Lapitz kazetariak gidatu du 60 minututik gorako ikerketa-lan hau, baina dokumentalaren protagonistek eurek egiten dute horren kontakizuna, lehen pertsonan. Baleuko ekoiztetxeak egin du dokumentala, eta Iban Gonzalezek zuzendu du.

Aldana 1980. Explosión de silencio gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.