Itxi

telebista

Kirola zuzenean

Leioa-Arenas eta Ezkurdia-Barriola/Victor-Beroiz, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Futboleko bigarren B mailako partida eta Binakako Txapelketako norgehiagoka izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Futbolak eta pilotak osatuko dute ETB eta eitb.eus-en kirol eskaintza larunbatero legez.

'Zilarrezko Futbola' saioak Leioa-Arenas partida eskainiko du 16:00etatik aurrera, Naxari Altunaren, Juanan Larrañagaren eta Erik Hernandezen kontakizunarekin.

'ETB Kantxa' saioak, 18:00etan hasita, Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdia emango du. Bertan, bi neurketa jokatuko dira: lehendabizi, Olaetxea-Apraiz / Tainta-Ladis Galartza, eta ondoren, Binakako Txapelketako Ezkurdia-Barriola / Victor-Beroiz Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Bi emanaldiak jarraitu ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean.

n zuzenean.

n zuzenean.