Itxi

telebista

22:15ean

'Blindado' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n

Matt Dilon, Jean Reno eta Laurence Fishburne aktoreak dira suspensez eta akzioz beteriko thriller honen protagonistak.

Euskal Telebistako bigarren kateak Blindado filma eskainiko du gaur gauean. Matt Dilon, Jean Reno eta Laurence Fishburne aktoreak dira suspensez eta akzioz beteriko thriller estatubatuar honen protagonistak.

Furgoi blindatuak eskoltatzen dituen segurtasun talde batek xehetasun handiko plan bat jarriko du martxan, euren konpainiako furgoi bat lapurtzeko. Lanean hasiberria den segurtasun guardia batek (Columbus Short) lankideen plana onartuko du, etxean dituen arazo ekonomikoei aurre egiteko. Ideia ezin hobea dirudien arren, azken orduko plan aldaketa batek kolokan ipiniko du dena, eta amaiera tragikoa eragin.

Blindado filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.