Itxi

telebista

17:30ean eta 21:45ean

Bertso Eguna, zuzenean eitb.eus-en, eta, gauean, ETB1en

A.E.|EiTB

Kursaal jauregian 17:30etik aurrera egingo den ekitaldi nagusia internet bidez zuzenean emango da eta telebistan 21:45ean.

0:09

Larunbat honetan Donostiako Kursaal jauregian ospatuko den Bertso Eguneko ekitaldi nagusia zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek 17:30etik aurrera. Gauean, 21:45ean, ETB1en izango da ikusgai.

Arratsaldeko ekitaldian 10 bertsolari izango dira kantuan: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Xabier Terreros, Jon Maia, Oihana Bartra, Julio Soto eta Agin Laburu. Odei Barroso bertsolariaren 2zio taldea ere zuzenean arituko da. Aitziber Garmendiak egingo ditu aurkezle lanak.

Bertsolariak antolatzailearen deia jasotzen duenetik oholtzan gaia entzunda kantuan hasi bitartean hartu beharreko erabakiak dira aurtengo ekitaldiaren helduleku. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Eneko Lazkoz eta Urko Casado aritu dira ideia landu eta gaiak prestatzen.