Itxi

telebista

09:00etan

EHIGEko Lurdes Imazi elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

A.H. | EITB

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinatzaileak hezkuntza sistemaren gaineko hausnarketa egingo du Estepan Aldamiz- Etxebarriarekin.

Gaur goizean, Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko (EHIGE) koordinatzailea ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan izango da gonbidatu, eta hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa egingo du Estepan Aldamiz-Etxebarriarekin. Bestalde, Jagoba Alvarezek, Elena Martinez de Madinak eta Mikel Aramendik egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan.

'Egun On Euskadi' saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

a eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista