Itxi

telebista

22:15ean

'U.S. Marshals', gaur gauean, ETB2n

EITB

EITB

'El fugitivo' filmak 1993an izandako arrakastaren ondoren, pertsonaia beraren azalean sartuko da Tommy Lee Jones beste behin ere akzioz beteriko pelikula honetan.

0:21

Gaur gauean, U.S. Marshals Stuart Baird zinemagilea zuzendari eta Tommy Lee Jones, Wesley Snipes eta Robert Downey Jr. protagonista dituen filma eskainiko du ETB2k, 22:15etik aurrera.

1993ko El Fugitivo film arrakastatsuaren jarraipen edo bigarren atal baten antzekoa da pelikula hau.

Mark Sheridan (Snipes) hegazkinez eramango dute espetxera, bi polizia sekretu hil izana egotzi ostean. Bidaian, borroka izango da, eta istripua izango dute. Hori dela eta, ihes egitea lortuko du Sheridanek, eta ihes eginda dagoela, errugabea dela frogatu beharko du, Sam Gerard (Tommy Lee Jones) poliziak harrapatu baino lehen.

Ez galdu U.S. Marshals filma, 22:15ean, ETB2n.