telebista
15:00etan
Imanol Muruaren 'Ekarri armak' kronika hizpide, gaur, 'Sautrela'n
A.H. | EITB
Erreportajean, Martin Larralde 'Bordaxuri'k utzitako ondare literario eta musikala izango dute ardatz.
Aste honetako 'Sautrela' saiora Imanol Murua Uria kazetaria joango da bisitan. Ekarri armak ETAren jardun armatuaren bukaerari buruzko kronika izango dute hizpide. Hasi 2007ko su-etenetik eta 2011ko urriko behin-betiko su-etenera arte, erakundearen baitan gertatutakoak eta behin-betiko erabakia hartzera bultzatu zuten faktoreak ikertzen ditu Murua Uriak. Hainbat aurrekariren errepasoa abiatuta, etakide ohiekin zein hainbat politikarirekin izandako elkarrizketa eta dokumentuz baliatu da kazetaria ikerketa hornitzeko.
Bestalde, asteroko erreportajeak aurreko larunbatean hasitakoari segituko dio. Martin Larralde 'Bordaxuri' izena ardatz hartuta, hark utzitako ondare literario eta musikala izango du aztergai. Aurrekoan, Hazparneko karrika eta Elizaberri auzotik igaro baginen, zapatu honetan Senperen eta Gasteizen izango dira Pantxoa, Peio eta Ruper Ordorikarekin batera. Bigarren atal honek itxiko du Martin Larralderi buruzko serie labur hau.
Juan Luis Zabalak Pello Lizarralderen Sargori ipuin liburua gogoratuko du. Udarako beroaldietan girotutako kontakizunak oinarri direla, 10 ipuinez osatutako liburua da Sargori. Elkar etxeak argitaratu zuen 1994an.
'Sautrela' gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.
rong>en.