Itxi

telebista

22:30ean

Ainhoa Arteta protagonista, gaur, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioan

A.H. | EITB

Soprano ezagunaren arbaso eta istorio familiarretan barrena murgilduko da ETB2ko saioa.

'Todos Los Apellidos Vascos' saioaren ikertzaile taldeak Ainhoa Artetaren arbasoen aztarnak jarraituko dituzte gaur, eta soprano ezaguna aho zabalik eta harrituta geratuko da ezagutzera emango dizkioten datu eta istorioekin. Besteak beste, Gernikako Juntetxearen historiarekin lotzen duen harreman estuaren berri izango du lehen aldiz.

Horrez gain, bere arbasoetako batek XIX mendearen amaieran egin zuen bidaia jarraituko dute, Ispasterren hasi eta Ipar Amerikara heldu arte. Ainhoa Artetaren abizenetatik tiraka, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritan egongo dira, XVIII. mendean nola bizi ziren azalduz.

'Todos Los Apellidos Vascos' gaur emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista