Itxi

telebista

'60 Minutos'

'60 Minutos: Hodei Egiluz' saio berezia, 23:15ean, ETB2n

A.E.|EiTB

Juan Carlos Etxeberriak zuzendutako programan, galdakaoztarrarren desagerpenaren azken orduak aztertuko dituzte, era kronologikoan eta zenbait adituen laguntzarekin.

Euskal Telebistak Hodei Egiluz gaztearen kasuaren inguruko saio berezia emango du, gaur, '60 Minutos' programaren barruan. Juan Carlos Etxeberriak zuzenduko du, eta 23:15tik aurrera izango da ikusgai.

Ostiralean konfirmatu zen otsailaren 11n Anbereseko Escalda ibaian aurkitutako gorpua Galdakoko mutilarena zela. Egiluz 2013ko urriaren 19an desagertu zen, eta bi urte igaro behar izan dira hipotesiak argitu ahal izateko. Hala ere, gertaeraren xehetasunak ezezagunak dira oraindik, eta autopsiak esan beharko du nola izan ziren Hodeiren azken orduak.

ETB2k kasuaren datu guztiak jasoko ditu, eta horretarako aurretik igorritako programa berezia berreskuratuko du. Hodeiren azken pausuak era kronologikoan aztertzen saiatuko da '60 minutos' saioak, zenbait adituen laguntzarekin. Horien artean: Carlos Cubero forentsea, Francisco Perez Abellan kazetaria eta Cesar Charro tiro irakaslea.

trong>

trong>