00:04

telebista

Gaur, 22:30ean

Riki eta Xabi pirañak estu hartuko dituzte 'El Conquis' debate saioan

Aurretik ikusi gabeko irudiak, tuit onenak, lehiakideen antzekotasunak eta beste hainbat kontu  ere jasoko dituzte debatean, Patxi Alonsok aurkeztuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Beste bi piraña, Riki eta Xabi, izango dira gaur 'El Conquis' saioko protagonistak. Zaratamoko punkiak abentura utzi egin zuen bizkarreko minagatik eta saiotik alde egitean Juliani "paralisia" izatea opa zion, amore eman aurretik hark emandako egurragatik.

Xabi, bestalde, duelu oso susmagarri bat izan ondoren esan zion agur abenturari, izan ere, Andoaingo surferrak Migori ez irabazteko eginhalak egin zituen; edo, hala zirudien behintzat. Nola argudiatuko du Xabik hain jarrera susmagarria? Ikusiko dugu, bada, debate saioan.

Datorren atalaren aurrerapenak, esklusiban

Pirañez gain, datorren atalari dagozkion aurrerapenak ikusteko aukera ere izango dugu debatean. Batetik, abentura uzteko mehatxua egingo du Cesarrek; bestetik, bi lotailutatik ebakuntza egin beharko diotela aipatuko die kideei Ainarak, eta abentura bukatutzat eman beharko duela.

Bestalde, aurretik ikusi gabeko irudiak, tuit onenak, lehiakideen antzekotasunak eta beste hainbat kontu  ere jasoko dituzte debatean, Patxi Alonsok aurkeztuta, eta aste honetan, honako hauek komentarista-lanetan direla: Gotzon, Isa, David Seco, Amaia, Julen Madina, Olatz eta Aitor Zabalo.

'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena