Itxi

telebista

22:15ean

Haurtzaroan sukaldean bizitakoak, gauean, 'El Retro Visor' saioan

A.H. | EITB

Haurtzaroko jaki eta plater gustukoenak, etxetresna elektrikoen agerpenak eta lehenengo supermerkatuek eragin zituzten aldaketak gogoratuko dituzte, besteak beste.

'El Retro Visor' saioak denboran atzera bidaia egingo du gaur, protagonisten haurtzaroan sukaldeak nolakoak ziren gogoratzeko. Garai hartan, sukaldeak etxearen bihotza ziren, familia elkarrekin biltzeko guneak, eta telebista gure etxeetan sartu aurretik, irratia entzuteko tokia ere.

Saioaren protagonistek, José Luis Kortak eta Olga Zabalgogeaskoak; Jabo Iruretak eta Maribel Salasek; Jon Uriartek eta Paloma Zorrillak; Eduardo Iturraldek eta Angelita Alfarok, eta Gorka Aginagaldek eta Arantza Furundarenak, ondo gogoratzen dituzte euren haurtzaroko jakien usain eta zapore gozoak. Urte asko pasa dira orduko 'freskerak' oraingo hozkailu bihurtu zirenetik. Izozgailuak ere aldaketa handia ekarri zuen sukaldeko lanetan.

Gure protagonistek gainera, etxetresna elektrikoen agertzeak ekarri zuen iraultza teknologikoa gogoratuko dute: labe elektrikoak edota mikrouhin labeak agertu zirenean, harrituta utzi gintuzten haien azkartasunarekin, eta presio-eltzeak bere aldetik, arrisku puntua ematen zion sukaldeari.

Lehenengo supermerkatuen agerpenak ordea, gizarte aldaketa ekarri zuen. Izan ere, auzoko denda txikien desagerpena eragin zuen poliki-poliki. Supermerkatuekin, beste modu batera erosten eta jaten hasi ziren gure protagonistak.

Baina haien haurtzaroko sukalde oroitzapenetan, Gabon garaiak dimentsio magikoa hartzen du. Urteko garai horretan prestatzen ziren jakiak oso bereziak ziren eta gainera, familia osoa mahai berdinaren inguruan biltzen zen urteko aldi bakarrenetarikoa zen beraientzat.

'El Retro Visor' gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista