Itxi

telebista

Zientzia eta teknologia

Espaziora begira jarriko da 'Teknopolis', aste honetan, ETBn

A.E.|EiTB

Jesus Arregi UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzailea elkarrizketatuko dute eta Martera doan Exomars 2016 espedizioaz arituko dira.

Espaziora begira jarriko da aste honetan 'Teknopolis' saioa. Hasteko, Iñaki Leturia aurkezleak Jesus Arregi UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzailea elkarrizketatuko du, munduko espazio-agentzia nagusiak Ilargia berriro jomugan dutela eta.

Martera joatear dagoen misio berriaren inguruko erreportajea izango da ikusgai gero. Exomars 2016 osatzen duten bi moduluak prest daude; Frantziako Thales Aleniako gela zuria utzi eta dagoeneko Baikonurreko basean daude, Kazajstanen.

Zientzia fikzioaz ere arituko dira saio honetan. Espazioa esploratzeko pertsonek izan dituzten ametsak zientzia fikzioak jaso izan ditu. Maiz esan izan da, gainera, zientzia fikzioak aurreikusi dituela etorkizunean emango ziren aurkikuntzak. Aste honetako 'Teknopolis'en jakingo dugu adierazpen horiek egia diren ala asmakizuna, hau da, fikzioa.

Ilargia eta egurraren kalitatearen balizko harremanaren harira abian jarritako ikerketaz ere arituko dira. Tknikak eta besteak beste Quercus upelgintza enpresak parte hartzen du egitasmo horretan. 'Teknopolis'ek upelgintza gertutik ezagutzeko aprobetxatuko du aukera.

'Teknopolis' larunbatean izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 09:30ean, ETB2n.

ETB2n.