Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

'La Noche de...' saioak 'Amelia' filma eskainiko du gaur gauean

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Hollywooden emakumeen kontra izan diren indarkeria kasuak gogoratuko ditu, eta Walt Disneyren film zaharretan ikusi ahal matxismo eta arrazakeriaren adibideak aztertuko ditu.

Gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakume aparta izan zen Amelia Earharten historia kontatzen duen Amelia pelikula eskainiko du 'La Noche de...' saioak. Hegazkinez Ozeano Atlantikoa bakarrik zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen. Hilary Swank aktoreak egin zuen Ameliaren papera film honetan, eta, berarekin batera, Richard Gere eta Ewan McGregor dira protagonistak. Xehetasun guztiak emango dizkigu Felix Linaresek emanaldiaren aurretik.

Horrez gainera, Sandra Bullock aktorearen ibilbidea errepasatuko du saioak. Komedia erromantikoak eginez hasi bazen ere, gaur egun Hollywoodeko produkzio handienetan dihardu lanean aktoreak. Halaber, Hollywooden emakumeen aurka izan diren indarkeria kasuak aztertuko dituzte. Besteak beste, Rita Hayworth, Halle Berry eta Ava Gardner izan dira indarkeria jasan duten aktoreak.

Amaitzeko, 'La Noche de...'k antzinako marrazki bizidunetako pelikuletan ikus daitezkeen matxismo eta arrazakeriaren adibide batzuk erakutsiko ditu Políticamente incorrecto atalean

'La Noche de... Amelia' gaur 22:30etik aurrera izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.

s-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista