telebista
Lehiaketa
Aukeratu 'Conquis'eko zure gogokoena eta irabazi Ternua produktuak
Amazoniako oihanean izan diren 28 lehiakideen artean gustukoena duzunari botoa ematen badiozu, Ternua produktuak irabazteko zozketan sartuko zara. Botazioaren berri asteazkenero emango dute debatean.
'El Conquistador del Amazonas' lehiaketa azken txanpan sartu da, eta ikusleen lehiakide gogokoena aukeratzeko garaia iritsi da. Horretarako, sartu ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ atarian, botoa emateko atalean, eta aukeratu gehien gustatu zaizun lehiakidea; Ternua produktuak irabazteko zozketan hartuko duzu parte.
Amazoniako oihanera joandako 28 lehiakideak izango dira ikusleen gogokoena izateko lehian, eta edozein arrazoi izan daiteke botoa emateko egokia: jatorrena izatea, lehiaketan nola moldatu den, zein estrategia erabili duen, elkarbizitzan nola moldatu den, eta abar. Lehiaketa honetan, ikusleek eta Interneteko erabiltzaileek dute hitza, eta euren iritzia da neurtzen dena.
Eman botoa eitb.eus atarian
Botoa emateko modua oso erraza da. Saioaren webgunean sartu, 'FAVORITO' atalean, eta bertan dauden 28 lehiakideetatik bat aukeratu horren argazkiaren azpiko '¡VOTAR!' botoiaren gainean klik eginez. Ondoren, beheko datuak bete behar dira. Mezu elektroniko bat jasoko duzu jarri duzun helbidean, eta bertan azaltzen diren urratsak eman beharko dituzu botoa baieztatzeko.
Hautaketa prozesu honetan parte hartuko duten guztiak Ternua produktuak irabazteko azken zozketan sartuko dira, eta baita, astero egingo den zozketan ere.
Informazio guztia, 'El Conquis' debatean
Asteazkenero, ‘El Conquis’ debatean jakingo dugu nola doan botazioa, zenbat boto jaso diren, eta jendearen iritzia zein den. Boto gutxien dituzten 2 lehiakideak hautaketa honetatik kanpo geratuko dira astero. Ikusleen lehiakide gogokoenaren gala berezian ezagutuko dugu azken emaitza.
Beraz, ez galdu 'El Conquis' debatea, asteazkenero, ETB2n, eta zorte on!