Itxi

telebista

Gaur, ETB2n

Gaurkotasun-albisteen analisia Xabier Lapitzekin, 'En Jake'n

Fabio Gonzalez, Teresa Toda, Natalia Rojo eta Rosa Martinez izango dira tertuliakideak.

Politika alorreko azken orduko albisteen berri emango dute "En Jake" saioan, eta eztabaida egingo dute Fabio Gonzalez, Teresa Toda, Natalia Rojo eta Rosa Martinez tertuliakideek. Gobernua eratzeko Madrilen egiten ari diren negoziazioak eta Podemos Euskadiren giro nahasia izango dute hizpide saioan.

Gainera, Noos auziaren gelditzea, Alfredo de Miguel EAJko buruzagi ohiarentzat egindako kartzela-zigor eskaera (54 urtetik gorakoa), eta euskal alderdiak hauteskundeei begira nola prestatzen ari diren ere aztertuko dute Lapitzen saioan.

"En Jake" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en

eta eitb.eus-en