telebista
22:30ean
Hil edo biziko lehen jokoa infernu bateratuan, gaurko 'El Conquis'en
Etapa bateratuko lehen lehia zorrotza eta konbinatua izango da. Lehiakideak helmugara zein postutan iritsiko diren hil edo bizikoa izango da kanpamentu bateratuan izango dituzten baldintzak zehazteko.
Anakonden taldeak abantailarekin hasiko du 'El Conquistador del Amazonas' saioko etapa bateratua. Cesarrek abentura utzi izanak eta Peiok lehiakide izateari uko egiteak pirañen egoera ahuldu egin du saioaren azken txanpari begira. Hortaz, kanporatze duelura ez joateko urdinek izango duten aukera bakarra jokoak irabazten saiatzea izango da.
Proba konbinatua eta oso zorrotza
Lehen lehia handia proba konbinatua izango da, eta denetarik egin beharko dute lehiakideek: taldean arraun egin, ontziak amarratu, itsasertzera arte igerian joan Amazonas ibaia zeharkatuta eta horma batetik gora igo ikurrina dagoen lekuraino. Oso zorrotza izango da jokua, eta lehiakideak helmugara zein postutan iritsiko diren hil edo bizikoa izango da kanpamentu bateratuan izango dituzten baldintzak zehazteko. Lehen postuan iritsiko direnek, halaber, helmugan egingo den enkantean sari hobeak jasotzeko aukera izango dute
Azkenik, horren desiratua den kanpamentu bateratua ezagutuko dute lehiakideek, eta iraganeko garaiak hobeak zirela konturatuko dira, 'El Conquistador' saioan ia beti gertatzen den moduan.
'El Conquistador del Amazonas' astelehenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.us-en.