Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador' saioa, berriro ere audientzia buru ordutegi nagusian

A.H. | EITB

Saioak %14,4ko audientzia zatia eta 297.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

'El Conquistador del Fin del Mundo' audientzia buru izan zen berriro ere asteleheneko ordutegi nagusian %14,4ko audientzia zatiarekin. Saioak, gainera, 297.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Julian Iantzik aurkeztutako realitya geroz eta gogorragoa da lehiakideentzat, eta behin bateratze fasean sartuta, janariarekin lotutako gatazkak hasi dira jada.

Asteleheneko atalean, anakonden taldeak pirañak gainditu zituen, eta Lekuk irabazi zuen immunitate jokoa, Amazonas ibaia igerian zeharkatzen lehenengoa izan ondoren.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista