Itxi

telebista

22:30ean

'Lágrimas del sol' pelikula, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Gerard Butler aktorearen titular harrigarrienak azalduko ditu, zinemagile ezagunen pelikula gustukoenen berri emango du eta Gregory Peck aktorearen bizitza errepasatuko du.

Lágrimas del sol, Bruce Willis eta Monica Bellucci protagonista dituen akzio filma, eskainiko du 'La Noche de…' saioak gaur gauean. Waters tenientea hezurmamituko du Willis aktoreak, eta Afrikako oihanean barrena murgilduko da, arrisku handiko tokian lanean dagoen Lena Kendrick (Bellucci) mediku amerikarra erreskatatzeko. Baina Kendrick anderea aurkitzen duenean, horrek ez ditu errefuxiatuak bertan utzi nahiko, eta Nigeriako oihanean zehar talde osoa eskoltatzeko eskatuko dio Waters tenienteari. Felix Linaresek pelikula filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren inguruko datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Gerard Butler aktoreak, bestalde, bi pelikula estreinatuko ditu hilabete honetan, eta 'La Noche de...'k Todos los titulares de Gerard Butler erreportaje dibertigarria eskainiko du.

'La Noche de...'k, gainera, zinemagile ezagunen pelikula gustukoenak azalduko ditu Tu peli favorita atalean; besteak beste, Tarantino, Scorsese, Kubrick, Almodovar eta Amenabar zuzendarienak.

Amaitzeko, Gregory Pecken jaiotzaren 100. urteurrenean, aktorearen bizitza errepasatuko du Los archivos secretos de LND atalak.

'La Noche de... Lágrimas del sol' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista