telebista
11:45ean
Sortuko Pernando Barrenari elkarrizketa, gaurko 'En Jake'n
A.E.|EiTB
Iñaki Anasagastik, Carmen Muñozek, Alberto Suriok eta David Hernandezek parte hartuko dute programako solasaldian.
Gaurko saioan, 'En Jake' saioan, Xabier Lapitzek Pernando Barrena Sortuko bozeramailea elkarrizketatuko du. Halaber, solas mahaian Iñaki Anasagastik, Carmen Muñozek, Alberto Suriok eta David Hernandezek hartuko dute parte.
Azken orduari erreparatuko dio 'En Jake' saioak eta, besteak beste, honako gai hauei jarriko die arreta: Mario Conde eta bere alabaren baldintzarik gabeko kartzelaratzea, Granadako Udaletxeko ustelkeria auzia eta bertako alkatea libre uztea karguekin, Montororen eta Aznarren arteko hizketaldia ministroak presidente ohiari jarritako isunaz, eta Euskadin eta Espainian nabari den hauteskunde aurreko giroaz.
'En Jake' 11:45ean izango da ikusgai ETB2n.
ikusgai ETB2n.